XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Higidura eta indarrak erlazionatuz.

Newton-en bigarren legea.

Orain arte ikasi dugunarekin badakigu gorputz batean indarrik ez badago geldirik dagoela edo abiadura konstantez ari dela mugitzen.

Baina ez dakigu gorputzean indarrak eragiten duenean bere higidura nola aldatzen den.

Planteatzen ari garen arazoa oso arrunta da, bestalde.

Adibidez, auto-txoketan gertatzen dena da.

Auto-txoketan daude Maddi eta Peru.

Autoaren barruan doazelarik, nola aldatuko da beren abiadura: 1. Daramaten abiaduraren norantza berdineko indarrak eragiten badie, hau da, beste autoak atzetik jotzen baditu?.

2. Beren abiaduraren aurkako norantzan, indar batek eragiten badie, hau da, beste autoak aurretik jotzen baditu?.

Ikusten duzunez, indarrak abiadura-aldaketak sortzen ditu.

Saia gaitezen orain aldaketa horiek nolakoak diren aztertzen.

Dakizunez, pisua indarra da; Lurrean dauden gorputz ororengan Lurrak eragiten duen erakarpen-indarra, alegia.

Har eta azter dezagun berriro aurreko gaian ikusi dugun sagarraren gertakizuna.

Sagarra, arbolatik askatu eta burura etorri zitzaion Maddiri.

Esan dugun bezala, indar konstanteak, (bere pisuak), eragin zion etengabe sagarrari, mugitzen hasi zenetik lurrera iritsi zen arte.

Nolako higidura lortu zuen sagarrak, eragin zion indar konstante horren ondorioz?.

Ikusten duzunez, indar konstanteak abiaduraren aldaketa konstantea suposatzen du, hau da, higidura uniformeki azeleratua, azelerazio konstantekoa.

Beraz, dirudienez, indarrak azelerazioa sortzen du.